miércoles, 29 de octubre de 2008

Huelvako Rereativok Hugo Viana portugaldarra nahi du


Goal.com web orriak ezagutaraztera eman duenez, Recreativo taldeak, Hugo Viana portugaldarra ekarri nahi du Valentziatik neguko merkatuan. Izan ere, Recreativoko erdialdea nahiko ahulduta azaldu da lehen jardunaldi hauetan, dakigun bezala, Martinsen irterak huts nabarmena utzi zuen Huelvan.
Beraz, huts hori betetzeko Recreativok Hugo Vianan pentsatu du. Portugaldarrak ez dauka tokirik Unai Emeryren taldean, eta ezer jokat gabe geratu baino lehenago nahiago du irtenbide bat bilatu.
Horrela, Recreativok utzita eskatuko lioke jokalaria Valentziarrei, eta akordi batera heldu ezkero, erdilaria abendurako etorriko litzateke.

martes, 28 de octubre de 2008

2. Mailako sailkapena

1. Salamanca 20
2. Hercules 17
3. Zaragoza 17
4. Rayo Vallecano 16
5. Castellon 15
6. Xerez 14
7. Nastic 13
8. Tenerife 13
9. Albacete 12
10. Cordoba 12
11. Alaves 12
12. Levante 12
13. Huesca 11
14. Real Sociedad 11
15. Girona 11
16. Eibar 11
17. Las Palmas 10
18. Celta 8
19. Murcia 8
20. Alicante 7
21. Sevilla Atletico 6
22. Elche 4

Erreala 2 - Castellon 3


Erreala: Bravo; Carlos Martínez, Labaka, Mikel González, Castillo; Markel, Aranburu (Estrada, min. 85), Gerardo (Agirretxe, min. 67), Sergio (Moha, min. 67); Necati eta Díaz de Cerio.

Castellon: Carlos Sánchez (Oliva, min. 75); Diego Reyes, Dealbert, Mora, Rafita; López Garai, Mario Rosas (Mantecón, min. 60), Arana, Nsue; Gari (Dani Pendín, min. 85); Ulloa.


Errealak porrot garrantzitsua jasan zuen asteburu honetan Anoetako futbol zelaian. Hurbil ziren 17000 zaleek konfiantza osoa zuten txuriurdinengan, eta hiru puntuak etxean geratuko zirelakoan zeuden, baina ez zen horrela izan, eta Errealak beste 3 puntu utzi zituen joaten etxetik.
Errealak benetan partidu nekagarri eta itsusia jokatu zuen, eta lehenengo zatirako galtzen zihoan iada, Carlos Martinezek ebre atean sartu baitzuen gola.
Bigarren zatia gogotsu hasiko zuelakoan, hala ere, nahiko ilun atera ziren txuri urdinak berdegunera, eta Castellonek bigarren gola bilatzen zuen bitartean, Lilloren mutilak lokartuta agertzen ziren zelaian. Hala ere, 74. minutuan Diaz de Cerioren golak indarberritu egin zuen Reala.

Baina ilusioak ez zuen gehiegi iraun Anoetan, eta 81.minutuan, castellondarrak aurretik ziren markagailuan berriro ere, Aranak sartutako golarekin. 88.minutuan, Aranak 1-3koa sartu zuen, eta partida amaitutzan eman zuen errealzaleentzat. Agirretxek 89. minutuan sartutako golak esperantza zerbait ireki zuen, baina epailearen azken txistuarekin egin zuten hegan esperantza guztiek Donostiatik.

Rayo Vallecano 4 - Eibar 1


Rayo Vallecano: Cobeño,Ivan Amaya, Llorens, Diame, Tena, Collantes,Enguix, Jofre(Salva Sevilla min 56), Ruben Reyes, Aganzo eta Perera(Pachon min 72).


Eibar: Zigor, Alaña, Añibarro, Urzelai, Txiki Akaz, Lombraña, Toquero, Codina, Cases, Yague(Sutil min 63) eta Nacho Insa.


Eibarrek zigor gogorregia jasan behar izan zuen asteburuan Teresa Rivero futbol zelaian jokatu zen partidan. 4-1 eko markagailuak ez zuen inolaz ere erakutsi partidan benetan gertatu zena, eta Pousoren mutilek denboraldiko porrot garrantzitsuena jasan zuten.

Hasiera batean Eibarrek gogotsu ekin zion partidari, eta abagune garbiak izatra iritsi zen talde armeroa. Hala ere abagune guztiak Cobeño atezainak gelditu edo ezerezean geratzen ziren beste barik.

Honela minutuak joan ahala, eta Rayok gauza handiegirik egin gabe, Enguixen gola etorri zen 26. minutuan, area kanpoko jaurtiketa bortitz batekin. Hala ere, eta nahiz eta gol bat kontran eduki markagailuan, Eibarrek serio ekiz zion, eta berdinketa bilatzen hasi zen berehala. Berriro ere abagune garbienak talde gipuzkoarrarentzat izan ziren, baina hauek apreobetxatu ezinean zebiltzan eibartarrak. Horrela hainbeste barkatu eta gero, Aganzoren gola etorri zen.


Eta oraingoan bai, gol honek benetan apurtu zuen Eibar. Bigarren golak rayoren nagusitasuna ekarri zuen ondorio bezala, eta nagusitasun honek beste bi gol: bata Pachonena eta bestea Collantesena. Toquerok azken minutuetan sartu zuen gola ezerrezean geratu zen, azken emaitzari itxura emateko besterik ez baitzuen balio izan.

domingo, 26 de octubre de 2008

Eibar 1- Cordoba 0









Eibarrek landutako 3 puntu poltsikoratu zituen atzo Ipuruako futbol zelaian. Nahiz eta aurrean Cordoba bezalako talde indartsu bat izan, Eibarrek ongi egin zion aurre talde andaluziarrari, eta Txiki Akaz nafarraren gol batekin hiru puntuak etxean geratu ziren.

Talde eibartarra sutsu atera zen futbol zelaira, eta partiduko ehen urratsak alde armeroarentzat izan ziren argi eta garbi. Abagune ugari izan zituen Carlos Pousoren taldeak lehen zatiaren hasieran baina denak ezerezean geratu ziren, cordobarren atezaina argi ibili baitzen. minutuak aurrera joan ahala, cordobarrek balaoia barreskuratu zuten, eta modu honetan min anda eman zioten Eibarri, batez ere Yordi eta Gaston Casas bezalako jokalari habilekin. Bigarren zatiak hasieran berriz ere kolore urdin gorria izan zuen, eta abagune garbienak eibarrentzat izan ziren, eta honela 71 garren minutuan Txikik gola egin zuen penaltiz.

Golaren ondorioz, Eibar asko erlaxatu zen futbol zelaian, eta baloia Cordobaren eskuaetan laga zuen. Ondorioz, cordobako taldeak gero eta abagune gehiago izan zituen, eta are gehiago Asen aurrelari trebea zelairatu zenean. Hala ere, Cordobarrek ezin izan zuten berdinketaren gola lortu, eta esku hutsez joan behar izan zuten etxera bueltan.

lunes, 20 de octubre de 2008

Erreala 0 - Girona 0


Girona: Ponzo, José, Cañas, Rangel, Migue, Matamala, Dorca, Chechu, Xumetra, Jito (Gabri m.56) y Raúl Martín (Manga m.46)

Real Sociedad:Zubikarai, Gerardo, Mikel González, Labaka, Castillo, Diego Rivas, Aranburu, Marcos, Moha (Necati m. 68), Sergio (Estrada 82), Díaz de Cerio .

Arbitro: Antonio Pérez Riverol (canario) txartel horia Gironako Xumetra eta Cañasi eta Realeko Diego Rivas, Sergio Rodriguez eta Arambururi, eta txartel gorria Realeko Marcosi.


Errealak ezin izan zituen hiru puntuak etxera ekarri larunbat arratsaldean Gironan jokatutako partiduan. Arratsaldeko sei terdietan hasi zen partida Montilivi Gironako futbol zelaian. Gironak eta Realak oso partida parekatua jokatu zuten, eta bai Realekoek eta baita Gironatarrek ere partida poltsikoratzeko aukera garbiak izan zituzten. Bigarren zatian gironatarrek partida kontrolatu zuten, eta Errealaren partida irabazteko aukerak ihes egin zuten. Azkenean partidak hutsean amaitu zuten eta bi taldeek puntu bana eraman zituzten sari bezala.

Polbora bustia
Errealeko aurrelariek golak sartzeko usaimena galdu dutela dirudi. Badira iada 427 minutu errealak golik sartzen ez dituela, eta horrela jarraitu ezkero, lehenengo mailara igotzea amets bat izango da solik. Diaz de Cerioren golik gabe errealak zaila izango du igotzea, eta Necatik laguntzen ez duen bitartean, zihuraski golik sartu gabe jarraituko du talde txuri urdinak.

Aurkari latza
Aurkari latz bezala agertu zen Girona atzo Montilivin jokatutako partidan. Nahiz eta Gironatarrak bigarren mailako talde berrietako bat izan, aurten igo baitira bigarren B mailatik, talde sendo eta indartsu bezala aurkeztu ziren. Izen handiko jokalariak eduki gabe, talde sendo eta batu bezala jokatu zuten eta errealari aurrez aurre egin zioten, nahiz eta talde humila izan.

Lehengo urteko blokea mantentzeak on egin dio taldeari, eta baita lehengo urteko entrenatzaile bera izateak ere. Izan ere Raul Agneren taldeak talde lanean oinarritzen du bere jokoa, salbazioa lehen bait lehen lortzeko, eta egia esan, Errealaren kontrako partidak bezalakoak jokatu ezkero ez ditu talde gironarrak arazo gehiegi izango kategoria mantentzeko.

Xumetra arazo konstantea
Nahiz eta lehen esan bezala izen handiko jokalariak ez eduki badaude Gironako taldean atentzioa deitzen duten jokalari batzuk, euren hartean Jordi Xumetra jokalari gaztea dago. 1985 ean jaitako jokalari katalan honek bizitza osos darama Gironako taldean, eta orain heldu zaio daukan kalitatea erakusteko aukera. Raul Agne entrenatzaileak konfiantza osoa jarri du erdilari gaztean, eta Xumetrak kalitatearekin erantzuten dio partiduz partidu. Jokalari garrantzitsua bilakatu da Gironako taldearentzat, eta jokalari garrantzitsu bihurtzan hari da Adelante bigarren mailako ligan. Larunbateko partidan arazo konstante bat izan zen Errealeko erdilari eta defentsentzat, bere desmarke, jaurtiketa eta pase zehatzekin.