lunes, 29 de diciembre de 2008

Realak Espanyoleko Jonhatan Sorianon pentsatu du












Diaz De Ceriok jasan zuen lesio larriaz geroztik, Errealari gola falta zaoila argi geratu azken jardunaldi hauetan. Eta gol horien goseas asetzeko Errealeko direktibak eta entrenatzaileak, Espanyol taldeko Jonhatan Soriano gaztean pentsatu du.
Izan ere aurrelariak ez dauka toki gehiegi talde katalanean, aurretik baititu Tamudo kapitaina, liu Garcia eta Coro. Horrela bada, agien cesio batek lagunduko liokela pentsatu dute, bai errealeko mandatariek eta baita Espanyolekoek ere. Horrela joklari gaztearekin hitz egingo lukete, eta bigarren mailan jokatzeko aukera eman, espanyolera buelta egiteko udan berriro ere.
Hala ere, Jonhatan ez da errealak buruan daukan izen bakarra, beste jokalari batzuk ere baditu pentsatuta.

lunes, 1 de diciembre de 2008

Atletiko Madrilek Iraola atzelaria fitxatzeko asmoak ditu


Atletikok Iraola fitxatu nahi du. Talde Madrildarrak Iraola Athletikeko jokalaria fitxatzean pentsatzen ari da, eskuineko hegalean daukan hutsunea betetzeko. izan ere Iraola Camachorekin internazionala izan da Espainiako selezioarekin, eta aurtengo denboraldia nahiz eta
Athletikentzat oso ona ez izan, Iraolarentzat nahiko goxoa izaten ari da.

Horrela Atletiko madrilek begiak jarri ditu gipuzkoarraren gainean, eta neguko merkaturako oferta bat botako duen ala ez pentsatzen ari da talde koltxoneroa. Hala ere, Iraolak talde bizkaitarrean jarraitzeko gogoak espresatu ditu, eta Athletikek ez lioke edoizen diru kantitategatik irteten utziko, daukan jokalietatik onenetarikoa delako Iraola.

Honetaz gain, Mundo Deportivok aditzera eman duenez, Real Madril taldea ere Iraolaren atzetik egongo litzake, fitxatzeko nahiekin.
Baina ziuraski, Iralak Athletiken jarraituko du, gutxienez udako merkatua irekitzen den arte.

Erreala 1- Huesca 0

Erreala atzo arratsaldean gailendu itzaion huescari Anoetan. 3 puntuak etxean gelditu ziren, Xabi Castillok sartutako gol ikaragarri baten ondorioz.
Hasieran, partidak ez zuen kolore bat edo beste bat argi eta garbi hartu, izan ere, edozein taldek izan zituen aukerak, eta bi ateak zulatzeko abaguneak nabarmenak izan ziren. Partidaren kontrola ez zeukan ez talde batek ez besteak eta partida gehien bat erdialdean jokatzen zen. Lehenengo zatiak amaiera aurkitu zuen honela, norabide gabe, eta entretenigarritasun gutxirekin.
Bigarren zatiak kolore txuri urdinagoa hartu zuen; errealaren jokoa gero eta efektiboagoa zen eta abagune garbienak Huescaren atean ematen ari ziren. Honela 2. zatiko 70. minutuan, korer bateko erretxaze baten ondorioz, Castillok egindako areaz kanpoko jaurtiketa batek zulatu zuen eskuadra hueskarra. Momentu horretatik aurrera, Huesca taldea asko ilundu zen, eta nahiz eta abagune batzetaz gozatu zuen, Bravo atezainaren atea ezin izan zuten zulatu.

3 puntu garrantzitsu
Errealak atzo urrezko 3 punto poltsikoratu zituen. Galdu ezkero igoera postuak urrun geratuko litzaizkioke, 6 puntura alegia, eta garaipen honek, 3 puntura lagatzen dizkio igoera postuak talde txuri urdinari. Gainera, indar morala eta konfiantzaren hobekuntza ekarriko die donostiarrei, beharrezkoak goiko postuetan egoteko.

Gol falta
Lilloren taldeak gol falta arazo bat daukala argi geratu da, jokatutako azken bi partidetan, izan ere, Tenerifen Labakak sartu zuen gola, eta atzo Castillok, bi atzelarik alegia. Eta atzelariek golak egin behar dituztenean goikaldekoek huts egiten dutelaren seinalea da. Izan ere Diaz de Ceriok lesio larria dauka, eta Nekati oraindik ez da espero denaren seinale.

domingo, 9 de noviembre de 2008

Osasunak Saviola fitxatzeko asmoa dauka


Osasunaren egoera ligan ez da oso ona. Taldeak gol falta ikaragarria dauka, eta hau konpontzeko, Camachok Saviolan pentsatu du. Argentinarrak ez dauzka minutu asko talde madrildarrean, eta ez luke begi txarrez ikusiko, Osasunan minutu batzuk jolastea.

Printzipioz, osasunak Madrilgo taldearekin hitz egingo duela argitu du Goal.com webguneak. Hala ere, esan denez, Osasunak 6 hilabeterako eskatuko lioke jokalaria talde txuriari, hau da, orain hasi eta denboraldia amaitu harte.

Argi dago, osasunarentzat oso fitxaketa interesgarria izango litzatekeela Saviola, izan ere argentinarrak esperientzia asko dauka ligan, eta denok dakigun bezala oso golegile habila da. Egon den talde guztietan erakutsi du bere ahalmena, bai Bartzelonan, Madrilen edota Sevillan.

Camacho entrenatzaile berriak espresuki eskatutako fitxaketa izango litzateke, Dadyk eta Portillok ez baitute gol gehiegirik sartzen.

Bartzelonak Asenjo nahi du


Bartzelonak Sergio Asenjorekin akordio bat duela argitaratu du Goal.com-ek. Atezain gazteak oso etorkizun aberatsa daukala ohartu dira Bartzelona taldeko begiraleak, eta udako merkatuaren irekierarekin batera, fitxaketa gauzatzen sahiatuko dira.

Egia esan, Bartzelonakoek, ez dute oso lan erraza, beste talde batzuek ere atezain gaztea nahi dutelako. Hala ere, diotenez, Bartzelonak ditu fitxaketa gauzatzeko papeleta gehien, atezainak talde gorri urdina oso gogoko duelako alegia, eta tituluak irabazteko aukera garbia litekeela esan du.

Erreala 0- Eibar 0





Real Sociedad: Bravo; Gerardo, Mikel González, Labaka, Castillo; Bergara, Aranburu, Sergio, Marcos (Moha, min. 77), Estrada (Agirretxe,min. 65); Díaz de Cerio (Necati, min. 63).

SD Eibar: Zigor; Romero, Urzelai, Alaña, Raúl García; Carmelo, Lombraña, Cases, Tiko (Carlos Rubén, min. 53), Codina; Yagüe (Markel, min. 74).


Errealak eta Eibarrek jokatutako derbiak, hutsean amaitu zuen, talde batek ere ez zuelako bestearen atea zulatu ahal izan. Beraz, talde bakoitzak puntu bat eraman zuen etxera, zapore gutxiko puntuak alajaina. Hala ere, hasiera batean jaialdi edo lagun partida bat izango zena, azkenean ilundu egin zen, armailetan zegoen ikusle batek botila batekin Errealeko entrenatzaile den Juan Manuel Lillori buruan eman zionean. Eta gertakizun hau gutxi balitz, Diaz de Cerio aurrelari donostiarraren lesio larria ere gehitu zitzaion arratsalde benetan gris bati.

Partida oso parekatua izan zen, eta Eibarrek eta Errealak baloia partekatua zuten gutxi gora behera. Abaguneak ate batean eta bestean zeuden, es oso ugariak, baina bai parekatuak. Horrela, lehen zatiaren amaiera heldu zen, besterik gabe, eta inolako gauza berezirik gabe. Lehen zatian, partida oso interesgarria ez zen izan.

Bigarren zatia, tonu berean hasi zen, abagune eskasekin, eta partidu neketsu eta geldi batekin. Eta horrela izan zen, 63. minutuan Iñigo Diaz de erioren lesioa etorri zen harte. Zigor, eibarko atezainarekin talka egin zuen baloi bat bilatzera irten zirenean biak, eta aurrelariak jasan zuen parterik txarrena. Tibia eta peronea apurtu zituen aurrelariak, eta 6 hilabete edo gehiago egon beharko da jokatu gabe.

Horrela, eta albiste txar hau eta gero, partidak aurrera jarraitu zuen, azken minutuetan Lillori armailetatik botila bat bota zioten harte. Epaileak, Carlos Martinez jokalaria kalera bota zuen, bere eserlekutik zerbait esan ziolako. Jokalaria asko haserretu zen orduan, eta arbitroarengana joan zen gori gori. Lillo orduan bere eserlekutik altsatu zen, Carlos Martinezengana, eta momentu horretan botilak aurpegian eman zion.

Beraz, atzoko partida asko ilundu zen bigarren zatian, eta botilazoa eta gero, partida bertan behera uztea erabaki zuen epaileak.

miércoles, 29 de octubre de 2008

Huelvako Rereativok Hugo Viana portugaldarra nahi du


Goal.com web orriak ezagutaraztera eman duenez, Recreativo taldeak, Hugo Viana portugaldarra ekarri nahi du Valentziatik neguko merkatuan. Izan ere, Recreativoko erdialdea nahiko ahulduta azaldu da lehen jardunaldi hauetan, dakigun bezala, Martinsen irterak huts nabarmena utzi zuen Huelvan.
Beraz, huts hori betetzeko Recreativok Hugo Vianan pentsatu du. Portugaldarrak ez dauka tokirik Unai Emeryren taldean, eta ezer jokat gabe geratu baino lehenago nahiago du irtenbide bat bilatu.
Horrela, Recreativok utzita eskatuko lioke jokalaria Valentziarrei, eta akordi batera heldu ezkero, erdilaria abendurako etorriko litzateke.