domingo, 9 de noviembre de 2008

Erreala 0- Eibar 0





Real Sociedad: Bravo; Gerardo, Mikel González, Labaka, Castillo; Bergara, Aranburu, Sergio, Marcos (Moha, min. 77), Estrada (Agirretxe,min. 65); Díaz de Cerio (Necati, min. 63).

SD Eibar: Zigor; Romero, Urzelai, Alaña, Raúl García; Carmelo, Lombraña, Cases, Tiko (Carlos Rubén, min. 53), Codina; Yagüe (Markel, min. 74).


Errealak eta Eibarrek jokatutako derbiak, hutsean amaitu zuen, talde batek ere ez zuelako bestearen atea zulatu ahal izan. Beraz, talde bakoitzak puntu bat eraman zuen etxera, zapore gutxiko puntuak alajaina. Hala ere, hasiera batean jaialdi edo lagun partida bat izango zena, azkenean ilundu egin zen, armailetan zegoen ikusle batek botila batekin Errealeko entrenatzaile den Juan Manuel Lillori buruan eman zionean. Eta gertakizun hau gutxi balitz, Diaz de Cerio aurrelari donostiarraren lesio larria ere gehitu zitzaion arratsalde benetan gris bati.

Partida oso parekatua izan zen, eta Eibarrek eta Errealak baloia partekatua zuten gutxi gora behera. Abaguneak ate batean eta bestean zeuden, es oso ugariak, baina bai parekatuak. Horrela, lehen zatiaren amaiera heldu zen, besterik gabe, eta inolako gauza berezirik gabe. Lehen zatian, partida oso interesgarria ez zen izan.

Bigarren zatia, tonu berean hasi zen, abagune eskasekin, eta partidu neketsu eta geldi batekin. Eta horrela izan zen, 63. minutuan Iñigo Diaz de erioren lesioa etorri zen harte. Zigor, eibarko atezainarekin talka egin zuen baloi bat bilatzera irten zirenean biak, eta aurrelariak jasan zuen parterik txarrena. Tibia eta peronea apurtu zituen aurrelariak, eta 6 hilabete edo gehiago egon beharko da jokatu gabe.

Horrela, eta albiste txar hau eta gero, partidak aurrera jarraitu zuen, azken minutuetan Lillori armailetatik botila bat bota zioten harte. Epaileak, Carlos Martinez jokalaria kalera bota zuen, bere eserlekutik zerbait esan ziolako. Jokalaria asko haserretu zen orduan, eta arbitroarengana joan zen gori gori. Lillo orduan bere eserlekutik altsatu zen, Carlos Martinezengana, eta momentu horretan botilak aurpegian eman zion.

Beraz, atzoko partida asko ilundu zen bigarren zatian, eta botilazoa eta gero, partida bertan behera uztea erabaki zuen epaileak.

No hay comentarios: