domingo, 9 de noviembre de 2008

Osasunak Saviola fitxatzeko asmoa dauka


Osasunaren egoera ligan ez da oso ona. Taldeak gol falta ikaragarria dauka, eta hau konpontzeko, Camachok Saviolan pentsatu du. Argentinarrak ez dauzka minutu asko talde madrildarrean, eta ez luke begi txarrez ikusiko, Osasunan minutu batzuk jolastea.

Printzipioz, osasunak Madrilgo taldearekin hitz egingo duela argitu du Goal.com webguneak. Hala ere, esan denez, Osasunak 6 hilabeterako eskatuko lioke jokalaria talde txuriari, hau da, orain hasi eta denboraldia amaitu harte.

Argi dago, osasunarentzat oso fitxaketa interesgarria izango litzatekeela Saviola, izan ere argentinarrak esperientzia asko dauka ligan, eta denok dakigun bezala oso golegile habila da. Egon den talde guztietan erakutsi du bere ahalmena, bai Bartzelonan, Madrilen edota Sevillan.

Camacho entrenatzaile berriak espresuki eskatutako fitxaketa izango litzateke, Dadyk eta Portillok ez baitute gol gehiegirik sartzen.

No hay comentarios: