lunes, 1 de diciembre de 2008

Atletiko Madrilek Iraola atzelaria fitxatzeko asmoak ditu


Atletikok Iraola fitxatu nahi du. Talde Madrildarrak Iraola Athletikeko jokalaria fitxatzean pentsatzen ari da, eskuineko hegalean daukan hutsunea betetzeko. izan ere Iraola Camachorekin internazionala izan da Espainiako selezioarekin, eta aurtengo denboraldia nahiz eta
Athletikentzat oso ona ez izan, Iraolarentzat nahiko goxoa izaten ari da.

Horrela Atletiko madrilek begiak jarri ditu gipuzkoarraren gainean, eta neguko merkaturako oferta bat botako duen ala ez pentsatzen ari da talde koltxoneroa. Hala ere, Iraolak talde bizkaitarrean jarraitzeko gogoak espresatu ditu, eta Athletikek ez lioke edoizen diru kantitategatik irteten utziko, daukan jokalietatik onenetarikoa delako Iraola.

Honetaz gain, Mundo Deportivok aditzera eman duenez, Real Madril taldea ere Iraolaren atzetik egongo litzake, fitxatzeko nahiekin.
Baina ziuraski, Iralak Athletiken jarraituko du, gutxienez udako merkatua irekitzen den arte.

No hay comentarios: