lunes, 1 de diciembre de 2008

Erreala 1- Huesca 0

Erreala atzo arratsaldean gailendu itzaion huescari Anoetan. 3 puntuak etxean gelditu ziren, Xabi Castillok sartutako gol ikaragarri baten ondorioz.
Hasieran, partidak ez zuen kolore bat edo beste bat argi eta garbi hartu, izan ere, edozein taldek izan zituen aukerak, eta bi ateak zulatzeko abaguneak nabarmenak izan ziren. Partidaren kontrola ez zeukan ez talde batek ez besteak eta partida gehien bat erdialdean jokatzen zen. Lehenengo zatiak amaiera aurkitu zuen honela, norabide gabe, eta entretenigarritasun gutxirekin.
Bigarren zatiak kolore txuri urdinagoa hartu zuen; errealaren jokoa gero eta efektiboagoa zen eta abagune garbienak Huescaren atean ematen ari ziren. Honela 2. zatiko 70. minutuan, korer bateko erretxaze baten ondorioz, Castillok egindako areaz kanpoko jaurtiketa batek zulatu zuen eskuadra hueskarra. Momentu horretatik aurrera, Huesca taldea asko ilundu zen, eta nahiz eta abagune batzetaz gozatu zuen, Bravo atezainaren atea ezin izan zuten zulatu.

3 puntu garrantzitsu
Errealak atzo urrezko 3 punto poltsikoratu zituen. Galdu ezkero igoera postuak urrun geratuko litzaizkioke, 6 puntura alegia, eta garaipen honek, 3 puntura lagatzen dizkio igoera postuak talde txuri urdinari. Gainera, indar morala eta konfiantzaren hobekuntza ekarriko die donostiarrei, beharrezkoak goiko postuetan egoteko.

Gol falta
Lilloren taldeak gol falta arazo bat daukala argi geratu da, jokatutako azken bi partidetan, izan ere, Tenerifen Labakak sartu zuen gola, eta atzo Castillok, bi atzelarik alegia. Eta atzelariek golak egin behar dituztenean goikaldekoek huts egiten dutelaren seinalea da. Izan ere Diaz de Ceriok lesio larria dauka, eta Nekati oraindik ez da espero denaren seinale.

No hay comentarios: